Tudelak LGTBIQA+ Harrotasun Nazioarteko Eguna ospatu du bigarren urtez jarraian

Tudelako Harrotasun Nazioarteko Eguna

Egun pasa, Tudelako Lourdes auzoko Plaza Padre Lasa inguruan, 170 pertsona inguru bildu ziren LGTBIQA+ Harrotasun Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin lotutako manifestazio batean parte hartzeko. Manifestazioa Plaza de los Fueros-en bukatu zen, bertan adierazpena irakurri zuten, eta ekitaldia Drag Queen Corenelia Poweren emanaldiarekin amaitu zen.

Manifestuan adierazi zutenez, “gure identitate eta adierazpenak ruralaren bazter guztietan ezkutatuta geratzen direla” aditzera eman zuten. LGTBIQA+ gisa agertzea, inguru sozialen, lanekoen zein familiarren parte izateari uztea suposatzen duela ere salatu zuten. Era berean, cishetero normaren kontra agertu ziren.

Irakurketan, “sexilioa” jasan duten pertsonei erreferentzia egin zieten; “tradizioen lilura” eta aurreiritzien bultzatzaileei aurre eginez, LGTBIQA+ aktibismoak “transbertsala, transfeminista, langile, antirrazista, antikapitalista eta antifaxista” izan behar duela iritzita.